Uholdeen eragina txikitzeko neurriak prest

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 17a

Uholdeen eragina txikitzeko asmoz hainbat neurri hartu ditu Astigarragako Udalak, az­ken hilabeteetan; garran­tzi­tsuenak, Ergobian. Asteazke­nean probak egin zituzten udal teknikari eta ordezkariek, guztia prest dagoela egiaztatzeko. Estolderian bonba eta klapetak jarri dituzte, eta uraren maila igotzen denean jarriko den harresia ere prest dago.
Datozen asteetan bilera egingo dute auzotarrekin, hartutako neurri horien eta uholdeen kontrako protokoloen berri emateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!