Azkeneko saioa izango du gaur, Gaztetu Hernani parte hartze prozesuak. Bertan emango dituzte aditzera, prozesuan zehar landutakoa eta atera dituzten ondorioak. Azalduko dute, baita ere, zer geratuko den partaidetza prozesutik, eta zer egingo duten landutakoarekin.
Lau hilabete iraun ditu prozesuak, eta bost saio egin dituzte. Horietan, 65 gazte baino gehiago aritu dira.