Hauteskunde programa osatzen jarraitzen du EH Bilduk, eta horretarako, mintegia antolatu du bihar. Biterin jarri dute zita, goizeko 10:00etan, eta herritar guztiei luzatu diete gonbitea, bertaratzeko.
Biharko saioan, gai askori buruz ariko dira lanean: politika feminista, trantsizio energetikoa, etxebizitza, kultur aniztasuna, hezkuntza, pertsona helduak, tokiko garapena, gazte politika, parte hartzea, euskera, politika fiskala, internazionalismoa, energia, hondakinak, ingurumena eta elikaduraren subiranotasuna.
Guztien lanak konpartitu
«Diagnosia osatu eta konpartitzeko garaia iritsi zaigu», azaldu du Hernaniko EH Bilduk. Asmoa da, arlo bakoitzak egin duen lana konpartitu eta Hernaniko argazki bateratu bat izatea. Gainera, proposamenen faseari ekiteko azalpenak emango dituzte.
Besterik ere izango da, biharko mintegian. Dinamikak eta ekintzak antolatuko dituzte Biterin bertan, haurrentzat.
Hurrengo saioen berri ere, bihar emango dute
Abenduaren 4an egin zuten aurreneko herri batzarra, eta lau saio izango dira guztira. Bihar jakinaraziko dute, noiz izango diren hurrengoak.
Beste gai asko ere landuko dituzte, saio guztietan zehar: gizarte politika, kirola, kultura, merkataritza...