Indartsu hasi du urtea Hernaniko Gazte Txokoak, eta tailer ugari antolatu ditu. Aukera zabala izango da hilabete bukaerara arte ere, denetik egiten ikasteko: trentzak, kirol poltsak...
Estresaren aurkako artea landuko dute gaur, eta trentzak egiteko tailerra izango dute bihar. Igandean, berriz, aukera ederra izango dute lasaitzeko pelikula bat ikusten duten bitartean.
Tailerrez beteta daukate datorren astea ere. Kirol poltsa politak egingo dituzte astearte eta asteazkenean, eta papel matxearekin egingo dute lan, ostiralean. Hip Hopa dantzatzen ere ikasiko dute!
Sukaldaritza tailerra, urtarrilak 30ean
Ikasten bukatuko dute hilabetea, sukaldatzen kasu honetan. Sukaldaritza tailerra egingo dute hilaren 30ean.
URTARRILEKO PROGRAMA
Gaur Estresaren aurkako artea
Bihar Trentzak
Urtarrilak 18 Pelikula lokalean
Urtarrilak 20-21 Kirol poltsak Urtarrilak 22 Play Station
Urtarrilak 23 Papel matxe
Urtarrilak 24 Hip Hop
Urtarrilak 25 Txokolatada
Urtarrilak 27 Play Station
Urtarrilak 28-29 Papel matxe
Urtarrilak 30 Sukaldaritza tailerra
Urtarrilak 31 Futbol txapelketa