Herriko dendak, hotza eta euriaren zain

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 16a

Hasi dira merkealdiak, herri­ko dendetan ere: «Gabonak pasa­ta, jendea zain egoten da», diote. Fuerte hasi eta lasaituz joaten da kanpaina, baina eguraldiak markatzen ditu gorabeherak: hotza eta euria egiten badu, beraiei mesede; epelduz gero, gutxi­a­go salduko dute. Mahuka eta Urrats den­dekin hitz egin du Kronikak, merkealdien hasie­ra nolakoa izan den ezagu­tze­ko.

«Dena daukagu %40ko beherapenarekin,
eta oso ondo hasi gara»

Oso ondo hasi dira merke­al­diak, Mahuka dendan: «aurre­neko 4-5 egunak oso onak izaten dira, eta jendea gogoa­rekin etorri da», azaldu du Nagore Alvarezek. Aurten, gainera, deskontu haundiak egin dituzte: «dena daukagu %40ko beherapenarekin, gerri­koak eta pitxiak izan ezik».
Txamarrak eta jertse lodiak saldu zituzten asko, aurreneko astean, hotza egin zuelako oraindik. Egun hauetan, aldiz, epeldu duenez, blusak eta kamisetak saldu dira ondo.

«Iaz baino hobeto doa, baina ez da izan kolpe ikaragarria»
Urrats zapatadendan, berriz, ez dira hainbeste nabaritu merkealdiak: «Iaz baino hobeto hasi da, eta beti saltzen da gehiago, baina ez da izan kolpe ikaragarria, Gabonetan ere bazeudelako deskontuak», kontatu du Pello Etxebestek.
Modako oinetakoak dauz­kate deskontuan, %20an. Egu­raldiaren menpe daude, ordea: «euria egiten badu, saltzen du­gu; baina hego-haize honekin, zer erosiko dute... sandaliak besterik ez!», dio brometan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!