Astelehenean ireki zuten matrikulazioa EPA-HHI Hernani-Andoain ikastetxean, bigarren lauhilekorako. Izena emateko ordutegia da: astelehenetik ostegunera 10:00-12:00 eta 17:00-19:00; eta ostiraletan, 10:00-12:00. Bi aukera daude: Antziola 62 eraikinetik pasa edo 943 33 53 18 telefonora deitu.