Lomceri ez esan dio Hernaniko Hezkuntza Plataformak, argi eta garbi. Baina zein da alternatiba? Ikasturtean zehar hainbat eskola antolatu dituzte, honen inguruan: «ez ditugu kanpotik inposatutako legeak onartuko».
Orion hezkuntza curriculuma osatzen ari dira, eta Hernanira gonbidatu dituzte honen berri emateko. Eskola gaur izango da, eta bertan, prozesua nola egiten ari diren azalduko dute. Oriotarrek azaldu dutenez, curriculuma osatzeko kontuan izan dituzte herriaren historia, tradizioa, nortasuna... «eredu honekin adierazi nahi dute hezkuntza ikastetxearen eta herriaren arteko zerbait dela. Hezkuntzatik haratago dijoala»
Saioa edo eskola Udaleko areto nagusian izango da, iluntzeko 19:00etan hasita. Herritarrei bertaratzeko gonbitea egin diete.