Bizikleta punttu-punttuan jartzen erakutsiko du Patxi Minerrek, AEKko Zilegi Eskolen barruan. Nola zaindu eta konpondu erakutsiko du, hiru saiotan: urtarrilaren 19an eta 26an, eta otsailaren 2an. Saio guztiak 18:30-20:30 ordutegian izango dira.
Bizitza osoan bizikleta munduan ibili den gizona da Patxi Miner. Urte luzez izan du bizikletak konpontzeko denda Hernanin, eta dakien hori erakusteko asmoz emango ditu hiru saioak.
Segurtasunari garrantzia
Minerren esanetan, bizikletan ibiltzen jakitea bezain inportantea da, segurtasunari duen garrantzia ematea: «bizikleta hartu, kaskoa jantzi eta kalera ateratzea ez da nahikoa. Segurtasunari duen garrantzia eman behar zaio. Jakin egin behar da bizikleta zein egoeratan dagoen, eta norberari ondo egokitzen. Frenoek ondo egon behar dute, kanbioak regulatu egin behar dira, erruedak ondo jarri. Ikastaroan hori kontrolatzen erakutsiko dut. Eta baita oinarrizko konponketak egiten ere: errueda jarri eta kendu, pintxazoak kopondu...».
Ikastaroa, debalde
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute aldez aurretik, eta horretarako bi modu dituzte: zilegieskola@aek.org helbidera idatzi edo 607 592 864 telefonora deitu. Ikastaroa debalde da guztientzat: AEKko ikasleentzat eta herritarrentzat.