Aiert Larrarte abokatu hernaniarra aske utzi du Eloy Velasco epaileak, Audientzia Nazionalean deklaratu ondoren. Aske geratu dira gaur deklaratu duten beste sei abokatuak ere: Ainhoa Baglietto, Atxarte Salvador, Kepa Manzisidor, Jaione Karrera, Ane Ituño y Alfontso Zenon. Guztiak fiantzarik gabe.
Kartzela zigorra eskatzen zuen fiskalak, 50.000 euroko fiantzarekin.
Kautelazko neurriak, guztiei
Dena den, kautelazko neurriak ezarri dizkie epaileak, zazpi abokatuei. Atzo aske utzi zituen beste seiei ere, neurriak jarri zizkien: ezingo dute Estatutik irten, hilabetero egin beharko dute agerraldia, eta abokatuek, ezingo dituzte bisita antolatuak egin ETAko presoekin, baina bai bakarkakoak, prozesu judizialak aurrera eramateko beharrezkoak. Litekeena da, berdinak izatea ezarri dizkien neurriak, gaur deklaratu duten zazpi abokatuei ere.