«Elikadura beganoaren aldeko apustua egin dugu, garaian garaikoa jaten»

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 10a

Jaten denari geroz eta gar­ran­tzia gehiago ematen zaio. Gaur egun elikadura aukera diferenteak daude, eta horietako bat da sukaldaritza beganoa eta begetarianoa. AEKn, Zilegi Eskolen barruan, hiru saioko ikastaroa antolatu dute. Zorione Mendez eta Beñat Irazustak emango dute, Zipotza elkartean. 

Ikastaro teorikoa eta praktikoa
Aipatu bezala, hiru saiotan emango dute ikastaroa: hilaren 14an, 21ean eta 28an. Saio bakoitzak izaera propioa izango du. Asteazkenekoan elikadura begano eta begetarianoaren inguruko informazio guztia emango dute: «elikadura hau zergatik aukeratu dugun azalduko dugu. Zeintzuk diren onurak, zer lortzen den... Animali jatorria duten jakirik ez dugu jaten elikadura mota hau dugunok. Guk baratza dugu, eta garaian garaiko barazkiak jateari ematen diogu garran­tzia, eta bertako produktuak ja­teari ere bai. Era berean, egia da kanpoan jaten dugunean  fle­xibleagoak garela». Alde praktikoa ere izango du au­rre­ne­ko saio honek: «zizka-mizkak eta aurreneko platerak egingo ditugu, 4-5 inguru, denboraren arabera».
Bigarren saioan, bigarren platerak egingo dituzte; kasu honetan ere, denboraren arabera, 3-4 egiteko asmoa dute.
Eta hirugarren saioa, postreak egiteko izango da. 2-3 egitea aurreikusi dute.

Errezetak, etxera eramateko
Zorione Mendezek eta Beñat Irazustak sukaldatuko dute, eta beharrezkoak diren azalpen guztiak emango dituzte. Egindako platerak bertan probatzeko aukera izango da. Eta horrez gain, plater bakoitzeko errezeta emango zaie, ikasle bakoitzari. 

Izen ematea, AEKn
Hiru ikastaroak goizeko 09:30­e­tatik 11:30etara izango dira. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute AEKn, astigarraga@aek.org helbidera ida­tzita, edo 607 610 687ra deituta. Prezioa, 9 euro AEKko ikasleek, eta 15 euro gainerakoek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!