Inauteriak prestatzen hasteko bilera, ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 10a

Gabonak bukatu berri diren honetan, ez dago atsedenerako tarterik! Izan ere, hementxe bertan izanen ditugu Inauteriak, laster. Hori horrela, bilera eginen dute datorren ostegunean, hilak 15, 21:00etan Kontsejun. Animatu eta bertaratzeko deia luzatu dute, festak denen artean antolatzeko.

Zahagi Dantza eta puska biltzea, urtero bezala
Urteroko ohiturak manten­tzeko, aurten ere ez dira faltako zomorroen puska bil­tzea eta Zahagi Dantza.
Aurreko urtean 30 bat lagun bildu ziren, eta, ondoren, bazkari eder baten bueltan berreskuratu zituzten indarrak, arratsaldeko Zahagi Dantzarako.

Berrikuntzak eta ohiturak
Bikote baten erlazioa irudikatzen da normalean, arra­tsaldeko saioan, eta bertan, hainbat berrikuntza egiten dira tarteka. Iaz, txanpain botilarekin azaldu ziren Aranoko haur jaio berriak!
Bestalde, garai bateko jantzi eta doinu bat berreskuratzeko lanetan jarrai­tzen dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!