Hamaikabat alderdiak prentsa oharra bidali du Kronikara azken atxiloketen inguruan: «Hernaniko Hamaikabat alderdiak zuhurtasunez hartzen ditu azken atxiloketak, eta ohikoa den bezala, ez dugu parte hartuko Ezker Abertzaleak deitutako mobilizazioetan. Ez eta atzo Udalean egin zen Plenoan».