Hezkuntza eskola bihar, Orioko ereduaren inguruan

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 14a

Hernaniko Hezkuntza Pla­taformak hainbat eskola an­tolatuko ditu ikasturte honetan zehar. Azaldu dutenez,  helburua da aukeratutako gai gehienek zerikusi zuzena izatea Euskal Herrian hezkuntza  propioa eraikitzeko nahiarekin: «ez ditugu kanpotik inposatutako legeak onartuko».
Orion hezkuntza curriculuma osatzen ari dira, eta Hernanira gonbidatu dituzte, prozesua nola egiten ari diren jakin eta elkarbanatzeko asmoz. Oriotarrek azaldu dutenez, curriculuma osatzeko kontuan izan dituzte herriaren historia, tradizioa, nortasuna...: «hezkuntza ikas­tetxearen eta herriaren arteko zerbait dela adierazi nahi dute. Curriculumaren lanketa hizkuntzatik haratago eraman nahi dute».

Hezkuntza eskola, bihar
Orioko ereduaren berri izateko Hezkuntza eskola antolatu dute bihar, 19:00etan, Udaleko areto nagusian. Herritarrak animatu dituzte bertara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!