Gozatu ederra hartu dute Gabonetan, txikienek

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 14a

Opor egunak disfrutatzeko egunak izaten dira, eta ondo dakite hori, Negulekuetan ibili diren neska-mutilek. Dobera Euskara Elkarteak antolatu ditu hirugarren aldiz, eta 3 eta 10 urte bitarteko 29 neska-mutilek hartu dute parte.
Bederatzi egunetan izan egin dituzte tailerrak, jolasak, eskulanak, karaokea... eta beste hainbat ekin­tza. Eta guztien artean bat dute gogoan txikienek: Astigarragako Gabo­ne­tako parkera egindako irteera. Gozatu ederra hartu zuten bertaratutako guztiek! Negulekuak bukatuta, izan dira Aste San­tuan antolatuko ote diren galdetu dutenak ere! Doberak b­a­lorazio oso positiboa egin du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!