Espainiako Auzitegi Gorenak atzo hartu zuen epaia: euskal presoek Frantziako espetxeetan egindako urteak ez dituzte kontuan hartuko. Beraz, urte horiek ez zaizkie kenduko Espainian bete behar dituztenei.
50 euskal preso inguru daude egun, egoera horretan. Auzitegi Gorenak Kepa Pikabea hernaniarraren kasua aztertu zuen atzo, eta dirudienez, erabaki honek balioko du gainontzeko euskal presoen kasuetarako.
Sei hernaniar, kasu honetan
Hernaniarren kasuan, sei dira aurrez Frantzian urteak eginak dituztenak: Kepa Pikabea, Baldo, Beñat Aginagalde, Joanes Larretxea, Ainhoa Garcia eta Asier Ormazabal.
Europar Batasunaren Ituna
Europar Batasunaren Itunak dio, aurretik betetako urteak kontuan hartu behar direla. Atzo Auzitegi Gorenak hartutako epaia aldiz, ez dator bat honekin. Gorenaren epaiari helegitea jartzeko aukera dago.