Gipuzkoako Binakako Txapelketako bigarren partidua jokatuko dute Ganix Urdangarinek eta Markel Zapiainek ostiralean, Oiarpe 3ren kontra, arratsaldeko 19:15etan hasita Oiartzunen (3garren partidua). Lehengo ostiralean jokatu beharreko partidua, berriz, bertan behera geratu zen, Zapiain gaixo zegoela eta. Bestalde, Oier Gurutzealdek galdu egin zuen larunbatean, Urnietaren kontra 40-24, eta, beraz, Trinketeko Gipuzkoako Banakako txapeldunorde gelditu da. Orain atsedenaldi txiki bat izango du, trinketeko binakakoa hasi arte.