Puntu gutxiegi, lehen itzulia bukatzeko

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 14a

Sanpedrotarraren aurka 2 eta 1ekoarekin galduta bukatu du Mundarrok denboraldiko lehen itzulia. Ondo hasi ziren moreak, Argoitzen aurreneko golarekin. Baina arbitroak adierazitako falta bat ederki aprobetxatu zuten etxekoek, eta berdinketa lortu zuten. Atsedenetik bueltan kementsu atera zen Mundarro, baina estrategia jokaldi batekin bigarren gola lortu zuen Sanpedrotarrakek. Lehen itzuliko azken partidua izan zen, eta Mundarrok 8 puntu besterik ez ditu lortu, 15 partidutatik bi irabazi eta bi berdinduta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!