Herriko txistulariek diana berezia jo zuten igandean, astigartarrak doinu alaiekin esnatzeko. Hain zuzen, Norberto Almandoz Musika Eskolako ikasleek Txirriskla taldeko txistulariak izan zituzten lagun, eta denek elkarrekin esnatu zuten herria. Eguraldia petral xamar esnatu bazen ere, txistulariek lortu zuten bizilagunak umore onez jaikiaraztea.