Bihar azken eguna laguntza emateko

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 14a

Saharako errefuxiatuen kanpamendura bidaltzeko elikagai bilketa martxan dago. Arroza, pasta, lentejak, konpresak, atuna eta azukrea eramateko eskatu dute. Biharkoa izango da jakiak biltzeko azken eguna, Isabel janaridendan (Coviran), Ezpela belardendan, Mamen janaridendan (Coviran) eta Herri Eskolan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!