Beste sei bilera egingo dira auzoz auzo, bihartik datorren asteazkenera

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 14a

Bihar Santiagomendiko au­zotarrekin egingo du bilera Udalak, eta etzi, erdiguneko herritarrekin. Larunbatean, berriro ere erdiguneko au­zo­tarrekin bilduko da, eta datorren astean, beste hiru bilera egingo dira: aste­le­he­nean erdigunean, asteartean Perurenan, eta asteazkenean Martindegin.

Bilerak bukatuta, Ogasun Batzordera eta Plenora
Auzoz auzokako bilera haue­tan, herritarren ekar­penak jaso nahi ditu Udalak. Hauek aktan jaso, eta urtarrilaren 26ko Ogasun Batzordean aur­keztuko dira, aurrekon­tu­e­kin batera. Ondoren, au­rre­kontuak Plenoan onar­tzea espero da.

Partehartze ordenantza martxan
Oraindik onartzeke dagoen partehartze ordenantza mar­txan jartzeko modua da au­rrekontuak herritarrekin ez­ta­baidatzea, hala adostu bai­tzu­ten herritarrek eta Uda­lak. Prozesua bukatzean, au­rrekontu partehartzaileak jarriko dira martxan. 

2015eko Udal Aurrekontuak eztabaidatzeko datozen bilerak:

Bihar, osteguna
Santiagomendi 2. 19:30etan, ohar eta gutunen bitartez Udalak 
jakinarazitako tokian.

Urtarrilak 16, ostirala
Erdigunean. Gaztelekuan, 10:30.
Urtarrilak 17, larunbata
Erdigunean. Kultur etxean, eguerdiko 12:00etan.

Urtarrilak 19, astelehena
Erdigunean. Udaletxean, arratsaldeko 19:30etan.

Urtarrilak 20, asteartea
Perurenan. Auzolan elkartean, arratsaldeko 19:30.

Urtarrilak 21, asteazkena
Martindegin. 19:30etan ohar bidez Udalak jakinarazitako tokian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!