Aiert Larrarte eta beste 15 kide atxilotu, eta Antziolako abokatuen egoitza miatu zuten

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 13a

Ezker Abertzaleko abokatuen kontra Mate operazioa jarri zuen martxan atzo Guardia Zi­bilak. Hamasei lagun atxi­lo­tu zituzten, tartean, Aiert La­rra­r­te hernaniarra. Tartean ziren bai­ta ere, Amaia Izko, Eukene Jau­regi eta Haizea Ziluaga. Hiru hauek ziren, hain zuzen, atzo Madrilen epaitze­koak zituzten 35 euskal herri­tarren abokatuak. Atxiloketak Euskal Herrian eta Madrilen egin zituzten; eta miaketak ere izan ziren. Hernanin, abo­katuek Antziolan duten egoi­tza miatu zuten. Goizeko 09:00etan sartu zen Guardia Zibila, eta Ainhoa Baglietto atxilotua bertara ekarri zuten.

Leporatzen diete: «erakunde terroristako kide izatea eta delitu fiskala»
Espainiako Barne Ministe­rioak atzo jakinarazi zuenez, atxilotuei leporatzen diete «era­kunde terroristako kide iza­tea eta dirua zuritzea». Pren­tsa oharrean azaldu zu­ten: «2012 eta 2013 artean  ez zituzten 1.300.000 euro aitortu Ogasun Publikoan, eta diru hori ETAko kideei la­guntza juridikoa ema­teagatik jaso zuten. Gastu horiek Herrirak ordaindu zituen. Ope­razioa­re­kin lortu da abo­katuen kolek­tiboa ekono­mi­koki sostenga­tzen zuen egi­tura desegitea».
Atzo martxan jarritako operazioak Mate izena zuen, eta Barne Minesterioak azal­du zuenez, 2013ko irai­laren 30eko Jaque opera­zioaren se­gida zen. Herriraren kontrako operazioa izan zen hura, eta 18 lagun atxilotu zituzten, horietako hamar, Herrirak Plaza Berrin zuen egoitzan.

Kontzentrazioak goiz eta arratsalde, Sortuk deituta
Sor­tuk mobilizazioak deitu zi­tuen atzo, atxiloketak sa­la­tzeko. Miaketak iraun bi­tar­tean, dozenaka lagun kon­tzen­tratu ziren Antziolan, abo­­­katuek duten egoitza alda­menean. Manifestazioa deitu zuten arratsaldean, Plazatik abiatuta: «Bilboko mani­fes­ta­zio jendetsuaren ondo­ren, Espai­niar estatuaren mende­kua izan da; presoei sostengu guztia kentzeko operazioa. Herri honek Guardia Zibilari xake-matea emateko unea da», aldarrikatu zuten.

Ez ohiko Plenoa, gaur
Azken sarekada salatu eta adierazpen instituzionala onar­tzeko asmoz, Plenoa deitu du gaur Udalak. Ez ohikoa izango da, 19:00etan hasita, Udaleko Pleno aretoan.

Epaiketa, bertan behera
Atzo hastekoa zen 04/08 su­ma­rioaren epaiketa, Batasu­na, EHAK eta ANVren kon­trakoa. 35 euskal herritar epai­tu behar dituzte, tartean, Nekane Erauskin eta Alazne Arotzena. Abokatuen atxilo­ketak medio, bertan behera geratu zen, atzo

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!