Gaur erabakiko du Auzitegi Gorenak, 56 euskal preso politikoei zigorra luzatzen dien. Horregatik, eskualdeko kontzentrazioa deitu dute Lasarte-Orian, «PPren espetxe politika kriminala salatzeko». Okendo plazan izango da, 19:30etan, eta hernaniar guztiei dei egin diete, bertaratzeko.