Garaipena eta porrota, biak ezagutu dituzte pelotari hernaniarrek, Euskal Herriko txapelketaren estreinako jardunaldian. Irabazi egin zuten Iñigo Urkizuk eta Josu Altunak, 22 urtez azpikoetan, Santamaria eta Iturriagaren kontra (22-16). Nagusietan, berriz, porrota jaso zuten Paul Ojuelek eta Markel Lizeagak, Barandiaran eta Lasaren kontra (17-22).
Trinketean, bestalde, lau hernaniar sailkatu dira final erdietarako, Gipuzkoako txapelketan: Alain Agirre, Endika Arizmendi, Ekaitz Cisneros eta Suharri Rodriguez.