Ostiralean emango diote bukaera, Gaztetu Hernani parte hartze prozesuari. Biterin jarri dute zita, arratsaldeko 18:00etan, prozesuan landutakoa eta ateratako ondorioak aurkezteko. Horiekin zer egingo duten ere, azalduko dute, azkeneko batzar horretan.
Lau hilabete iraun ditu prozesuak, eta bost saio egin dituzte guztira, herriko gazteak bilduta.