Epaiketa etenda, abokatuen atxiloketengatik

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 12a

Gaur zen hastekoa, 04/08 sumarioaren epaiketa, baina bertan utzi du aurreneko saioa Auzitegi Nazionalak. Epaiketa eten egin du, gaur goizaldean eman diren atxiloketengatik. 16 lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak, tartean epaituko dituzten 35 euskal herritarren abokatuak: Eukene Jauregi, Amaia Izko eta Haizea Ziluaga. ETAri babesa ematea eta delitu fiskalak egitea egotzi diete abokatuei, Espainiako Barne Ministerioaren arabera.

Batasuna, EHAK eta ANVren aurkakoa da eten duten epaiketa. 35 euskal herritar daude auzipetuta; tartean, Alazne Arotzena eta Nekane Erauskin hernania­rrak. Fiskaltzak 10 urteko espetxe zigorrak eskatzen ditu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!