Ezker abertzaleko abokatuen kontra operazioa jarri du martxan Guardia Zibilak gaur goizean. Euskal Herriko hainbat puntutan ari dira miaketak egiten. Hernanin, abokatuek Antziolan duten egoitza ari dira miatzen. Ainhoa Baglietto eibartarra ekarri dute bertara.