Aiert Larrarte eta beste 15 kide atxilotu ditu Guardia Zibilak

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 12a

 

Ezker Abertzaleko abokatuen kontra operazioa jarri du martxan Guardia Zibilak gaur goizean. Momentuz, 15 kide atxilotu dituzte, tartean, Aiert Larrarte hernaniarra. Atxilotuen artean daude, baita ere, Eukene Jauregi, Amaia Izko eta Haizea Ziluaga, gaur epaitzekoak dituzten 35 euskal herritarren abokatuak. ETAri babesa ematea eta delitu fiskalak egitea egotzi diete abokatuei, Espainiako Barne Ministerioaren arabera. Euskal Herrian eta Madrilen ari dira izatean. Kronikak egunean zehar emango du informazioa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!