Hasiera, ezin hobea

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 12a

Larunbatean jokatu zuten Boleibol Ligako lehenengo partidua, Hernaniko neska jubenilek eta ezin hobeto hasi dute txapelketa. Partidu gogorra izan zen eta 3-2 irabazi zuten hernaniarrek, Donostiako Mundaiz taldearen aurka. Jokoak oso parekatuak izan ziren eta honakoak, partzialak: 21-25, 25-17, 25-27, 25-21 eta 16-14. Larunbat honetan Summa Aldapetaren aurka jokatuko dute, kanpoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!