Kantuan bukatu zuten Mawlid festa

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 12a

Mohamed profetaren jaiotza ospatuz, Mawlid festa anto­la­tu zuen larunbatean Hernaniko Arrisala elkarteak. Herritar ugari gerturatu zen Sandiusterrira. Koranaren irakurketa eta Hanan Yusfiren hitzaldia izan ziren, besteak beste. Bukatzeko, Zaragozako Salam taldeak abesti islamiarrak kantatu zituen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!