Egungo jokalariak eta jokalari ohiak, aurrez aurre

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 12a

Gabonetako oporraldi guztian zehar, Hernaniko saskibaloi sailak ez dio lan egiteari utzi. Talde guztiek gogor entrenatu dute, lagunarteko partidu batzuk jokatu dituzte, eta eskolako opor hauek hobetzen jarraitzeko aprobetxatu dituzte. Abenduaren 30ean, partidu bat jokatu zuten senior taldeko jokalariek, gaur egungo klubeko entrenatzaileen eta orain dela bi denboraldiko senior ohien aurka. Bertaratuek saskibaloi arratsalde ederraz gozatzeko aukera izan zuten. Bestalde, asteburuko emaitzari dagokionez, seniorrek 62-47 galdu zuten Take Orbelaren aurka eta seigarren postuan daude, aurreko biekin berdinduta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!