Eski irteera, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 12a

Cauteretsera Eski irteera antolatu dute asteburuan. Iraupen eskia, eski alpinoa eta erraketak egiteko aukera izango da. Prezioak (bidaia, afaria, lo egitea eta gosaria): 13 urtetik gorako bazkideek 70 euro, ez bazkideek 80; eta 13 urte arteko bazkideek 55 euro, ez bazkideek 65. Forfaita ez da prezioan sartzen. Gaur eta ostegunean eman daiteke izena elkartean (20:00-21:00).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!