Eguraldia iragarri, eta baita sagardo ona igarri!

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 12a

aurten, ETBko Eguraldia saio­ko lan taldea omenduta, ezin ba eguraldi txarra egin. Eta halaxe gertatu zen. Goizeko zaparradak eta lainoak desa­gertu egin ziren Ana Urrutia eta Andoni Aizpuru Plazan azal­tzea­rekin. «Eguraldi ona gordea genuen», azaldu zuen umorean Aizpuruk. Oroi­ga­rri bat jaso zuten Txotx Ba­tzor­dearen esku­tik, eta eskerrak eman zituzten lan taldearen izenean. Urru­ti­ak aitortza ere egin zuen: «lehe­nengo aldia da Hernanira etor­tzen naizela eta lehenengo aldiz joango naiz sagardotegi batera». Sorgin xamarra dela esan, eta Her­nani eta bere sagardoa be­dein­­katu zituen. Oholtzatik jai­tsi eta aurtengo sagardo berria pro­batu zuten bi gonbidatuek. Oso ona dagoela aitortu zuten, sagardo­gi­leen esana baiez­ta­tuz. Herrita­rrek ere izan zuten probatzeko auke­ra. Eta atzo ezin izan zute­nek, maia­tzera bitarte izango dute aukera sagardote­­gie­tan.
Ekitaldian, Luis Intxauspe alkateak ere hartu zuen hitza eta gogorarazi zuen Udalak lanketa berezia egingo duela eraso sexistarik izan ez dadin, besteak beste: «Errespetuz, goza dezagun txotx denbo­raldiaz!». Egun osoko festa izan zen atzo, trikitilari, dantzari, kantari, erromeri... eta guzti.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!