Xanti Uterga, Masterreko hirugarren txapelduna

Kronika - Erredakzioa 2015ko urt. 11a, 01:00

Xanti Uterga 30-24 nagusitu zitzaion atzo Endikari Buruz Buruko Masterreko finalean. Hori horrela, txapelketa honetako hirugarren txapelduna da doneztebarra. Bosgarren aldiz jokatu da txapelketa eta orain arte Ezkurra eta Urriza izan dira txapeldunak. Bitan jantzi dute txapela biek.
Atzoko partiduan, Uterga­ren esperientzia agerian geratu zen. Lehia entretenigarria eta polita izan zen, eta peloteo as­kokoa. Utergak sake bat bakarrik huts egin zuen. Endikak ez zizkion erraz jarri gauzak eta peloteoan tanto gehiago egin zituen, baina baita huts gehiago ere: zortzi denera, eta sakearekin ez zuen asmatu.
Doneztebarra aurretik joan zen 4-1, 11-9 eta 16-10eraino egin zuen ihes. Endikak erreakzionatu egin zuen eta 24-20ra gerturatzea lortu zuen. Gehiago estutzeko aukera izan zuenean, ordea, arriskatu egin zen eta ez zitzaizkion jokaldiak nahi bezala atera. 28-21 aurreratu zen berriz Uterga eta finala erabakita utzi zuen: 30-24. Publikoa gustora geratu zen ikusitako partiduarekin. Buruz buruko ederra izan zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!