Ekimenen aurkezpena, asteazkenean

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 11

Hernaniko Gure Esku Dagok aurkezpena antolatu du asteazkenean, Biterin, 19:00etatik aurrera. Datozen hilabeteetarako prestatu duten ekimen sortaren berri eman­go dute. Ekainean Anoe­tako estadioan egingo den festa haundiaren xehetasunak eta nondik norako guztiak ere azalduko dituzte. 19:00etan hasiko da eta ordubete iraungo du. Ondoren, Jostu­nak dokumentala izango da ikusgai, 21:30ak arte. Gu­re Esku Dagok hernaniar guztiei dei egiten die bertaratu daitezen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!