Eskutik kajara, Saharari laguntza

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 10a

Elikagai bilketa hasi zuten atzo Astigarragan, Saharako errefuxiatuen kanpamendura bidaltzeko, eta hilaren 15era arte egongo da martxan. Herriko hiru puntutan jarri dituzte kajak, elikagaiak emateko: Isabel janaridendan (Coviran), Ezpela belardendan eta Mamen janaridendan (Coviran). Garrantzia berezia eman diote arroza, pasta, lentejak, konpresak, atuna eta azukrea eramateari. Eskolan, urtarrilaren 12tik 15era egingo dute bilketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!