EPA-HHI Hernani-Andoain ikastetxe publikoan, helduentzako eskaintza izaten dute (18 urtetik gorakoentzat). Besteak beste, Bigarren Hezkuntzako Graduatua lortzeko klaseak ematen dituzte eta horrez gain, euskera, ingelesa eta informatikako oinarrizko maila erakusten dute. Astean bi egunez dira saioak. Jakinarazi dutenez, bigarren lauhilerako matrikulazioa bihar irekiko da. Izena emateko: astelehenetik ostegunera (10:00-12:00 eta 17:00-19:00), eta ostiraletan (10:00-12:00), Antziola 62 helbidean edo 943 33 53 18 telefonoan.