Gaurtik aurrera, ofizialki irekita izango da txotx denboraldia Hernanin. Hori dela eta, egun osoko festa antolatu dute: suziriak, ipuin kontalaria, Kalez Kale Kantari, bazkaria, erromeria... izango dira goizetik iluntzera. Irekiera ekitaldia bera, 12:30etan izango da Plazan. Aurten, ETBko Eguraldia saioko lantaldea omenduko dute eta Ana Urrutia eta Andoni Aizpuru izango dira sagardo berria probatzen aurrenak.
EGITARAUA
11:00 Suziriak eta Apaxi ipuin kontalaria, udaletxeko arkupean.
11:00-11:45 Trikitilariak kaleetan.
12:00 Kalez kale kantari. Plaza Berritik Gudarien plazara. Txalapartariak udaletxeko arkupean.
12:30 Txotx irekiera, Plazan.
14:30 Bazkaria, Itxas-Burun.
18:30-20:30 Erromeria, Plaza Berrin (eguraldi txarrarekin, Atsegindegin).