Zineaz gozatzeko aukera izango dute gaur etxeko txikienek, Kultur etxean. 17:00etan hasita, Yugo y Lala pelikula jarriko dute. Sarrerek 2 euro balio du, eta Kultur Etxean bertan erosi behar dira.
Zein dira Yugo eta Lala?
Yugo hamar urteko neska da, bihurria eta abenturazalea. Aitari, istorio bera kontatzen dio beti: hodeietako erresuma bat existitzen dela, eta bera dela bisitan joaten den gizaki bakarra. Hodeietako erresuman, Lala eta osaba Artzaren laguna egin da, eta hirurek Tigre Jeneralaren aurka egiten dute borroka. Jenerala erresumako agintariaren kontra altxa da. Agintariaren nahia ordea, bere ordezkoa Lala izatea zen.