‘Exodus’ helduentzat, ‘Friends’ umeentzat

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 10a

Ohi bezala, zine emanaldia izango da asteburu honetan. Helduentzako Exodus pelikula izango da ikusgai gaur (19:30, 22:30), bihar (19:30) eta astelehenean (16:30). El Exodo liburu biblikoan oinarritua dago eta Moisesen bizitza kontatzen du. Ume eta publiko guztiarentzat, berriz, Friends (euskeraz) animazioko pelikula emango dute gaur eta bihar (16:30). Ozea­noko leku ezkutu batean irla beldurgarri bat dagoela diote, baina esaten dena ez dela guztiz egia ikusiko dute Kotake izeneko mutikoa galdutakoan...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!