Mohamed profetaren jaiotza ospatuz, Mawlid festa antolatu du gaur Hernaniko Arrisala elkarteak. Sandiusterrin izango da 15:00etatik aurrera. Irekia da eta hernaniar guztiei luzatzen diete gonbitea. Integrazio orekatua bilatzeko asmoz egiten du lan Arrisalak.
Hanan Yusfiren hitzaldia
Festak, lau zati izango ditu. Lehenengo, umeek Korana irakurriko dute. Ondoren, Hanan Yusfik hitzaldia emango du Mohamed profetaren inguruan. Hanan Yusfi Marokon jaioa da eta Bilbon bizi da. Bost urte daramazki Korana ikasten. Bost galdera egiteko aukera izango dute entzuleek.
Hitzaldiaren ostean, inguruko eskoletako umeek Tala 3 albadro abestia kantatuko dute.
Bukatzeko, Zaragozako Salam taldeak joko du. Abesti islamiarrak joko dituzte.