Aritz Zubiri goizuetarrak gaur ere jokatuko du Galarretako erremonte jaialdian. Arratsaldeko 16:00etan hasiko diren partiduetan azkena, laugarrena jokatuko du. Etxabe IIrekin aterako da kantxara, Otaegi eta Olazarren kontra aritzeko. Osteguneko banakako partiduan, berriz, galdu egin zuen goizuetarrak, 30-24, Matxin VIaren aurka. Partidu bikaina jokatu zuten biek ere, baina aurrelariak gaitasun haundiagoa erakutsi zuen, tantoak bukatzeko.