Urtea indarrez hasteko, txokolate beroa

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 10a

Pasa den igandea izan zen urteko aurrenekoa, eta 2015ari ongi etorria behar bezala egiteko, txokolatada ederra ospatu zuten aranoarrek, Kontsejun bilduta. Aurten ere ez du hutsik egin Olentzerok eta urtero bezala opari hori ekarri zuen Kontsejura. Giro ederrean, ume asko gerturatu zen indarrak berreskuratzeko edabe magikoa hartzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!