Bost bilera datorren astean, Ergobian hasita

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 10a

Auzoz auzoko bilera erronda jarri du martxan Udalak, 2015eko aurrekontuen zirriborroa aurkezteko. Helburua da, Plenotik pasa aurretik, auzotarrei erakustea, hauekin eztabaidatzea eta proposamenak jasotzea. Aurreneko bilera atzo egin zuten Santiagomendiko bizilagunekin. Datorren asterako ere, bost hitzordu dituzte jarriak. Aurrenekoa astelehenean bertan, Erg­obiako Es­tan­co tabernan, 19:30etan. Gai­non­tzeko zitak dira: Arrobi­txulo-Urumea berri, Santiago­mendi eta erdigunean.

Urtarrilak 12, astelehena
Ergobia. Estanco tabernan, 19:30.

Urtarrilak 13, asteartea
Arrobitxulo/Urumea Berri
Arrobitxulo lokalean, 19:30.

Urtarrilak 15, osteguna
Santiagomendi 2. Zehazteke, 19:30.

Urtarrilak 16, ostirala
Erdigunean. Gaztelekuan, 10:30.

Urtarrilak 17, larunbata
Erdigunea. Kultur etxean, 12:00.

Urtarrilak 19, astelehena
Erdigunea. Udaletxean, 19:30.

Urtarrilak 20, asteartea
Perurenan. Auzolan elkartean, 19:30.

Urtarrilak 21, asteazkena
Martindegin. Zehazteke, 19:30.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!