Ibai Zabalarekin jokatuko du bihar Olaizola IIak

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 10a

Binakako Txapelketan ari da Olaizola IIa, Beroizekin. Baina azken honen lesioa dela-eta, Ibai Zabalarekin jokatuko du bihar goizuetarrak, Artola eta Albisuren kontra. Zumarragako Beloki pilotalekuan izanen da partidua, arratsaldeko 17:00etan hasita. Sarrerak lortzeko www.aspepelota.com webgunera jo behar da. Lehengo larunbatean galdu egin zuten Olaizola IIak eta Beroizek, 11-22, Ezkurdia eta Zabaletaren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!