Pilotari goizuetarrek 4 t’erdiko eskuz banakako finalerdiak jokatuko dituzte gaur, goizeko 10:00etan hasita, Lizarran. Antton Apezetxeak Murua arrasatearra izanen du aurkari. Iker Salaberriak, berriz, Ezkaraiko Alzuzarraren kontra neurtu beharko ditu indarrak. Apezetxeak aurreko partidua irabazi egin zuen, Gabilondoren aurka, 18 eta 9. Bestalde, ostegunean 22 eta 13 irabazi zuen Iker Salaberriak Euskal Ligako aurreneko partidua. Mariezkurrenarekin batean jokatu zuen goizuetarrak, eta Oiarpeko Sein eta Etxeberria izan zituzten aurkari.