Gau magikoa pasa zuten goizuetarrek, Errege Magoekin

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 10a

Urteko gaurik magikoena ospatu zuten astelehenean Goizuetan. Orienteko hiru Errege Magoen bisita jaso zuten. Karroza eder batean iritsi ziren, aurretik pajeek bidea argiztatzen zutela.
Ondoren frontoian bildu ziren, eta gaztetxoenek au­ke­ra izan zuten errege faboritoari opariak eskatzeko. Muxu goxoak eman zizkieten haurrek erregeei, eta opa­riak jaso zituzten bueltan. Hurrengo egunean ez zitzaion inori ezer falta.
Orain, txintxoak izatea tokatzen da berriro, hurrengo urtera arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!