Mawlid festa antolatu du bihar Hernaniko Arrisala elkarteak. Mohamed profetaren jaiotza ospatuko dute 15:00etatik aurrera, Sandiusterrin. Musika emanaldia ere izango da, besteak beste. Zaragozako Salam taldeak abesti islamikoak abestuko ditu. Tala3 albadro abestia ere kantatuko dute umeek eta Korana ere irakurriko dute. Irekia da, eta herritar guztiei gonbidapena luzatzen diete Sandiusterrira gerturatzeko.