Errepresaliatuak etxera lelopean enkartelada egingo da gaur 20:00etatik aurrera. «Beste urte bat pasa da eta gure senideen eskubideek urratuta jarraitzen dutelako, kalera ateratzera behartuta sentitzen gara. Eta dei egiten diegu herritar guztiei bat egiteko gure aldarrikapenekin», adierazi dute senideek.