Jabetze Eskolen barruan, bi ikastaro antolatu dituzte eta aukera dago oraindik izena emateko. Alde batetik, zaintza partekatuaren inguruko ikastaroa izango da: Zaintza partekatua gurasoak banatzean, zertaz ari gara? Lur Etxeberria Iradik emango du saioa ostegunean, euskeraz (17:30, Biterin). Eta bestetik, amatasun ereduaren ingurukoa: No quiero ser como mi madre... ¿O si? Norma Vazquez Garciaren eskutik izango da, gaztelaniaz, larunbatean (urtarrilak 17, 09:30-13:30 eta 15:00-19:00, Plaza Feministan). Izena emateko, osteguna da azken eguna: 943 33 70 17 edo maialen-a@hernani.eus.