Asteazkenean inauguratu zuten Foto Forum Hernaniren erakusketa eta jendetza bildu zen Biterin. Erakusketa kolektiboa antolatu dute eta 100 argazkitik gora daude, Argazki Forumeko 21 argazkilarik atereak. Erakusketa hilaren 21era arte egongo da ikusgai, astelehenetik ostiralera. Ordutegia: 11:00-13:00 eta 18:00-20:30.